Ostiralean eta larunbatean baino jende gutxiago atera da igande gauean kalera baina primeran pasa dute. Alargun Beltzak taldeak jo du Okendo plazan eta Ander Hazas lasarteoriatar gazteak nahiz DJ Txolasek Oriarte Landaberriko festa gunean. Bestalde, ugari izan dira zezensuzkoen aurrean korrika egin dutenak Kale Nagusian barrena.