Elkartasuna, goizetik gauera

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 29a, 22:20

Sorgin Jaiak-ek Elkartasun Eguna aurrera eraman du gaur, eta gaueko parrandari hasiera eman aurretik, elkartasun afaria egin du Askatasunaren parkean. Eguraldiari beldur, eta bat-batean euriak harrapatzea saihesteko, etxabeetan batu dira herritarrak elkarrekin giro goxoan afaltzeko. Lasarteoriatar ugarik bat egin du deialdi horrekin eta menu bikaina dastatuta bete dituzte sabelak. Jarduera horrekin ere gogoan izan dituzte espetxean dauden herritarrak