Egitaraua, egunez egun
Hilak 27, osteguna, PIJAMA EGUNA
- 18:00etan, Isla plazatik abiatuta, kuadrillen jaitsiera Elektropottote elektrotxarangarekin batera.
- 20:00etan, Okendo plazako txosna gunean, txupinazoa Xumela koruko lagunekin batera.
- 22:00etan, Okendon, kontzertuak: Akaleia, Herenegun eta DJ Fantasia.
Hilak 28, ostirala, SORGIN EGUNA
- 14:30ean, txosna gunean, sorgin bazkaria.
- 16:30ean, sorgin jolasak.
- 18:00etan, Kita del Pare txarangaren emanaldia hasiko da.
- 20:00etan, Okendo plazatik abiatuta, Lasarte-Oriako Transmaribibollo Kolektiboak antolatutako manifestazioa, Transmaribibolloen aldeko defentsan hemen gaude lelopean.
- 21:30etik aurrera, Kale Nagusian, kontzertuak: Chuleria, joder! eta UDA taldeak.
- 01:30ean, DJ LatxirOngaK-en emanaldia.
Hilak 29, larunbata, ELKARTASUN EGUNA
- 11:00etatik 19:00etara, Askatasunaren parkean, sorgin azoka.
- 12:00etan, Oriarte Landaberri institutu alboan, Bizipozaren akelarrea.
- 18:00etan, Gaztelekuan, Popperra, afterra, utopia emanaldia, Danele Sarriugarte eta Miren Narbaizarekin.
- 19:30ean, Okendo plazatik abiatuta, euskal presoen aldeko manifestazioa, Gazteok ere bidelagun... Ibon, Jabi eta Aitzel etxera! lelopean.
- 21:30ean, elkartasun afaria, Askatasunaren parkean.
HIlak 30, igandea
- 16:00etan, Okendo plazan, III. Patata Tortilla txapelketa.
- 18:00etan, txosna gunetik abiatuta, bertso poteoa.
- 19:30ean, txosna gunean, Palestinaren aldeko elkartasun argazkia.
- 00:30ean, Okendo plazan, Lizartxo erromeriaren kontzertua.
Uztailak 1, astelehena
- 17:00etan, txosna gunean, I. Toka Txapelketa.
- 18:00etan, txosna gunean, Zor diegun memoria emanaldia, Kukukaren eskutik.
- 01:00etan, Okendo plazan, Auskalo taldearen kontzertua.