Auskalo taldearekin jaiei agur esan die Sorgin Jaiak-ek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uzt. 2a, 01:36

Erromeri eta talde ezagunen bertsioek eman diete amaiera aurtengo Sorgin Jaiei. Lasarte-Oriako Auskalo taldeak saltoka eta dantzan jarri ditu Okendo plazan zeuden herritarrak. 

Untza, Berri Txarrak, EH Sukarra, Doctor Deseo, Kaotiko, Des-kontrol, En Tol Sarmiento, Gozategi... errepaso ederra egin dute gazteek.

Erromeri doinuek ere izan dute bere tartea eta polka edo kalejirekin ederki astindu dituzte gorputza entzuleek. Zorionak zuri ere abestu diote ikusleetako bati. 

Erlazionatuak

Auskalo taldea Untzaren Kalabazak abesten

Txintxarri Aldizkaria uzt 02, 01:21 Gizartea