Harrobiko pilotarien partidak eta horiei irakatsi dienari omenaldia

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uzt. 1a, 15:59

Intza Kirol Elkarteak aurrerantzean antolatuko dituen sanpedroetako pilota txapelketak ez dira berdinak izango, Joxe Felix Solanok pilota sailaren zuzendaritza uztea erabaki duelako. Harrobiko jokalariek partidak jokatu ostean merezitako aitortza jaso du herritarrak, familiakoen eta pazientziaz eta mimoz hazi dituen gaztetxoen eskutik. 

Hauek izan dira gaurko txapelketan jokatu dituzten finalak:

  • Ibai Garcia eta Aiur Jauregi 16-3 Julen Salsamendi eta Jon Murillo (haurrak).
  • Marc Baile eta Etxahun Gartzia 5-16 Amets Sanchez eta Alain Polvorosa (benjaminak)
  • Peru Azkarate eta Lier Garmendia 4-16 Unai Olazabal eta Ibai Jauregi (alebinak).
  • Unai Lizarraga eta Oier Jauregi 18-13 Markel Lopez eta Eñaut Huizi (infantilak).