Okendo plazan jan-edana izan da eta giro ederra sortu da. Aterpea Merkatari elkarteak sardin erreak eta Ttakun Kultur elkarteak herriko sagardoen dastaketa eskaini diete herritarrei.
Ama Brigitarren komentura gerturatu direnek, aldiz, Biyak Bat eta Hernaniko Goiz Eguzki abesbatzen emanaldiaz gozatu dute. Euskal doinuak eta nazioartekoak entzun ahal izan dira, Lasarte-Oriako ereserkia barne eta amaitzeko ikusleekin batera Agur Jaunak abestu dute.