Azken Ostirala egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 29a

Apirileko mobilizazioa.

Lasarte-Oriako Sarek iragarri du euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko hileroko ekintza gauzatuko dutela. Ohi bezala Elizatze plazatik abiatuko dira, 20:00etan; erdigunea zeharkatuko dute eta Okendo enparantzan bukatuko dute. Etxerat elkartearekin adostutako manifestua irakurriko dute bertan.