Aisialdirako tartea ere egin zuten

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 13a

Jardunaldi politikoak antolatu ditu GKS Buruntzaldeak azken egunotan, Hernanin, Astigarragan eta Lasarte-Orian. Etxebizitza eta egungo egoera soziopolitikoa izan zituzten hizpide aurreko ekitaldietan, herrian, aldiz, tailerrei egin zieten tartea, ostiral arratsaldean. Izan ere, graffitiekin, soinu ekipoekin eta muralekin aritu ziren Andatza plazara gerturatutakoak, giro ederrean. Hitzorduarekin amaitzeko, kontzertu akustikoa eskaini zuten enparantzako kioskoan.