Arratsaldeko zortzietan bildu dira manifestariak, Elizatze Plazan. Bertan, ordu laurden bat eman ondoren, Kale Nagusia zeharkatu eta Okendo plazara iritsi dira hil honetako adierazpen leitzearren.
"Bake iraunkorra" eta "elkarbizitza justua" sortzeko garrantziari heldu dio Lasarte-Oriako Sarek. Izan ere, euren arabera, ezinbesteko elementuak dira "behin-behineko konponbidea" emateko euskal presoen, iheslarien eta deportatuen auziari. Hori dela-eta, jakinarazi dute elkarbizitza agertokietara jauzi egitea ahalbidetuko dutela, eta horretarako, "elkarren sufrimenduarekiko enpatiaz eta arduraz" zubiak eraikitzen jarraituko dute, baita "ezberdinen arteko kontsentsu eta gerturatzeak" ere.
Gaineratu dute "konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren" alde aritu direla lanean, azken hilabeteetan, nahiz eta batzuek arreta iraganean jarrita eduki, eta "mendekuaren gosea" izan zenbait lobby mediatikoek. Ildo beretik, bide beretik segitzeko asmoa erakutsi dute.
Agerraldi jendetsua
Lasarte-Oriako Sarek esandakoaren arabera, mugarri izan ahal den agerraldia prestatu dute ekainaren 6ko 11:30etan, Arrasateko Montero parkean. Herritar guztien presentzia "ezinbestekoa" dela uste dutelako, bertarako gonbita zabaldu diote euskal gizarteari; heldu, gazte zein haurrei. Egun hori ondoan izandako "alderdiekin, sindikatuekin eta eragileekin partekatu nahi dute, baina batez ere herritarrekin.