Helmuga, auziaren konponbidea

Txintxarri Aldizkaria

Irailaren 25eko agerraldia. 

Hileko azken ostiralarekin batera, mobilizazioa antolatu du Lasarte-Oriako Sare eragileak. San Pedro Elizatik abiatuta, Okendo plazara ailegatu dira herritarrak, eta manifestua leitu dute, enparantzan, ohiko legez. 

Konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren lanean jarraituko dutela berretsi du Lasarte-Oriako Sarek, agerraldiaren ostean irakurritako komunikatuan. Hori dela-eta, gaineratu dute euskal presoen, deportatuen eta iheslarien auziaren konponbidearen alde egiten segituko dutela, baita "elkarbizitza agertokien eraikuntza" ahalbidetzeko ere. Izan ere, helmuga zehatza deskribatu du herriko eragileak; "biolentziaren biktimak aitortuak izango diren eta euskal preso, iheslari eta deportatuen auziari konponbide bat eskainiko dion herria". 

Lanak lan, salatu dute "mendeku gose" direla zenbait eragile eta lobby. Hori ez ezik, gehitu dute konponbidea oztopatu nahian ere dihardutela. Adibide omen dira azken asteotan emandako zenbait graduen erregresioak. Egoeraren aurrean, herriko eragileek adierazi dute konponbideari "bultza" egin behar zaiola, eta argi adierazi euskal gizartearen "gehiengo zabala" prest dela eurak ordezkatzen dituen "alderdi, sindikatu eta eragile sozial zein politikoaren batera, beharrezkoa den konponbideari ekarpenak egiten jarraitzeko". 

Bilbon, agerraladia

Hileroko dinamikaren jarraituko duten arren, jakinarazi dute mobilizazioa egingo dutela urtarrilaren 9an, Bilbon. Bien bitartean, "etxekolanekin" egiten jardungo dute, besteak beste, konponbideari "ekarpenak" egiten.