Ikasturteko azken ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 9a

Udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira korporazioko kideak 18:30ean. Besteak beste, Michelingo kiroldegi berriaren proiektua eta herriko jaiak izango dituzte hizpide. 

  • 2026ko maiatzaren 14an eta ekainaren 11n egindako bilkuren akten onarpena.
  • 2026ko ekainaren 8tik 2026ko uztailaren 5era arte (biak barne) emandako alkatetza-dekretuen berri ematea; 1367tik 1579ra bitarteko dekretuen zenbakiak.
  • Beterri-Buruntzako eskualde-inklusiorako estrategia bateratua sustatzeko eta garatzeko erakunde arteko hitzarmena onartzea.
  • 2025eko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
  • 2024 ekitaldiko kontu orokorraren onarpena.
  • 4. zenbakidun kreditu aldaketaren onarpena, kreditu gehigarrien modalitatean.
  • Michelin kiroldegiaren proiektuaren konpromezu kredituen aldaketaren onarpena.
  • 2025-2026 plan ekonomiko finantzarioaren aldaketaren onarpena.
  • Michelin kiroldegi berriaren obra kontratuaren bigarren aldaketaren onarpena.
  • Elkarrekin Podemos udal taldeak aurkeztutako mozioa: animaliak errespetatzen dituzten eta haurrak babesten dituzten udal jaiak sustatzeari buruzkoa.
  • Galdera eta eskaerak.

Ohi bezala, streaming bidez emitituko dute saioa udalaren YouTube-ko kanalean.