Aurkezpenean Antton Urra eta Imanol Lizarralde izango dira: liburuaren edukiak, interpretazio gakoak eta gaur egungo testuinguruan duen garrantziaz hitz egingo dute, publikoari irakurketa aberatsago baterako tresnak emateko.
Antolatzaileen esanetan, ekitaldi horrek bertaratzen direnei aukera emango die "euskal esparru akademiko eta kulturaleko egile nabarmen baten lana gertutik ezagutzeko", baita hausnarketarako eta eztabaidarako gune bat sortzeko ere.
Horrez gain, bazkarian geratuko direnen berri izatea beharrezkoa da. Biharkoa izango da izena emateko azken eguna, bertaratu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali behar dute ganboiturri@gmail.com helbide elektronikora.