Gazte Topagune Sozialista aurkeztuko dute ostiralean herrian

Txintxarri Aldizkaria

Buruntzaldeko GKS eragileko lagunek jakinarazi dute eskualdean barrena aurkeztuko dutela Gazte Topagune Sozialista datozen asteetan. Ziklo horren barruan etorriko dira Gaztelekura ostiral honetan eta 18:00etatik aurrera emango dute bai egitarauaren bai bestelako kontuen berri. 

Elizondon (Nafarroa) aurrera eramango dute Gazte Topagune Sozialista urriaren 9tik 12ra. Egun horietarako, batez ere, kontzertuak eta gai ugariri buruzko hitzaldiak programatu dituzte: artea eta sozialismoa, etxebizitzaren problematika, sexu industria, ildo komunista eta taktika antifaxista, eta abar.

Urnietako aurkezpena ere hilaren 18an izango da, elkarteen etxean, 18:30etik aurrera. Astigarragakoa hurrengo egunean aurrera eramango dute, liburutegi zaharrean, 18:30ean. Eta, azkenik, Andoaingo saioa 26an izango da, gaztetxean, 12:30ean hasita. 

Gazte Topagune Sozialistara joateko sarrerak gks.eus atari digitalean eskura ditzakete bertaratu nahi dutenek, edo, bestela, herriz herriko militanteekin harremanetan jar daitezke.