Gaztelekuan elkartuko dira gaur ikasturtea martxan jartzeko

Txintxarri Aldizkaria

Iazko ikasturtean egindako asanblada ireki bat.

Udako oporren ostean "indarberrituta" itzuli dira Kriseilu Gazte Langileen Asanbladako kideak eta Gaztelekuan asanblada irekia egingo dute gaur arratsaldean, hilak 25, 18:00etatik aurrera. Ikasturte berria martxan jarriko dute: "Denon artean jarduerak zein egitarauak proposatuko ditugu eta politikoki antolatzen nahiz saretzen jarraituko dugu". Hori horrela, herriko gazte oro animatu dute bilerara bertaratzera.

Ordurako hilabeteak zeramatzaten lanean baina iazko abenduaren 20an aurkeztu zuten jendaurrean Kriseilu Gazte Langileen Asanblada. Egun osoko egitaraua aurrera eraman zuten Iraultza oholtzara lelopean. Herriko gazte ugarik eratu zuten eragile hori, adin tarte horretakoen errealitatearekin, kezkekin eta bizi baldintza prekarioekin arduratuta. Kontu horiei guztiei "antolatuta" erantzutea da beraien helburua eta asanblada irekiez gain kultura ekimenak aurrera eraman dituzte orain arte. Horren adibide, maiatzaren 22an Jalgi kafe antzokian aurkeztu zuten Karabista fanzinea. Gazte langileen egoera eta gogoetak paperean jasotzeko zein herrian zabaltzeko tresna gisa eratu dute.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida por Kriseilu Lasarteko Gazte Langileon Asanblada (@kriseilu.gla)