Lotsarik gabe antolatutako ekimenera bertaratzeko deia egin dute Lasarte-Oriako Ernai eragileko partaideek.
Ia urtebetez jorratutako prozesua IV. Kongresua eginda itxi zuen Ernai Gazte Erakundeak, maiatzean, Bergaran. Lasarte-Oriako eragileak ere parte hartu du jarduera horretan eta bertan egindakoak nahiz hausnartutakoak partekatzeko prozesua abiatuko du hilaren 24an, Elkargunea antolatuta Xirimiri elkartean. "Ondorioez, udako dinamikaz eta herrian ditugun etorkizuneko erronkez hitz egingo dugu", aurreratu dute ordezkariek. Halaber, jakinarazi dute 17:00etan hasiko direla eta topaketa amaitzean mural bat margotuko dutela. Ostean, elkarrekin afalduko dute.
Lotsarik gabe antolatutako ekimenera bertaratzeko deia egin dute Lasarte-Oriako Ernai eragileko partaideek.