ESKUALDEA

Buruntzaldeko Jardunaldi Politikoak antolatu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 1a

GKS Buruntza erakundeko kideek jakinarazi dute hitzaldiak eta bestelako ekimenak antolatu dituztela hilaren 4, 5 eta 12rako. Azken jardunaldi hori Lasarte-Orian aurrera eramango dute, Andatza plazan, 18:30etik aurrera: graffiti, mural eta soinu ekipo tailerra nahiz kontzertu akustikoa egingo dituzte.

Egitaraua

Hilak 4, osteguna - Astigarraga

  • 18:30ean, Erribera kulturgunean, Turismoaren negozioa eta gazte langileon emantzipatzeko ezintasuna hitzaldia.

Hilak 5, ostirala - Hernani

  • 18:30ean, Kontrakantxa Gaztetxean, Indar errepresiboak atzo eta gaur ekimenaren barruan El triángulo de la muerte dokumentala proiektatuko dute. Ondoren, pintxo-potea egingo dute.

Hilak 12, ostirala - Lasarte-Oria

  • 18:30ean, Andatza plazan, bi jarduera hauek egingo dituzte: graffiti, mural eta soinu ekipo tailerra eta kontzertu akustikoa.