Posta bidez bozkatzen lagunduko diete sozialistek

Txintxarri Aldizkaria

Hurrengo urteko maiatzeko udal eta foru hauteskundeen aurretik egingo dituzte Espainiako Gorteetarakoak, azaroaren 29an. Horren aurrean, posta bidez bozkatzeko laguntza zerbitzua martxan jarri dute Lasarte-Oriako PSE-EE alderdiko kideek, hauteslekuetara joan ezingo duten bizilagunentzat.

Kalbario bidean duten Froilan Elespe egoitzan egongo dira sozialistak, bertaratzen diren herritarrei laguntza emateko prest. 11:00etatik 13:00etara ariko dira astelehenetik ostiralera; astearteetan, gainera, arratsaldez ere jardungo dira 16:30etik 19:00etara.

Sozialistek jakinarazi dute gaixotasunagatik edo ezintasun fisikoagatik hauteslekuetara bertaratu ezin dutenek etxetik bozkatu ahalko dutela notarioaren aurrean. Modalitate hori behar dutenei ere lagunduko dietela adierazi dute. Halaber, telefono zenbaki hau jarri dute herritarren eskura: 943-37 28 69. Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 19a izango da.