100 urte bete ditu Emiliana Carrero Ignaciok

Txintxarri Aldizkaria aza 13, 14:11 Gizartea

Extremaduran jaio zen Carrera Ignacio, eta duela sei hamarkada baino gehiago etorri zen bere familiarekin batera Lasarte-Oriara bizitzera. Mendeurrena dela-eta, lore sorta jaso du Udalaren partetik. 

INDAR egitasmo "ireki eta irisgarrian" parte hartzeko deia egin dute

Txintxarri Aldizkaria aza 13, 10:00 Gizartea

Mari Mar Gomez gizarte integratzaile eta coach-ak sortutako proiektua da INDAR. "Dibertsitatea, inklusioa eta irisgarritasuna" dira egunerokoan jorratzen dituzten balio nabarmenenak, TXINTXARRI-ri azaldu dionez. "Ezaugarri anitzak" dituzten emakumeei zuzendutako egitasmoa da eta urtean zehar aurrera eramaten dituzten jardueratan parte hartzeko deia egin die horiei guztiei. Bihar, hilak 14, Yoga Inklusiboa tailerra eta antzerki amateur ekimena martxan jarriko dituzte. Doakoak dira biak ala biak.

Antonio Mercero gunea, Lasarte-Oria
Antonio Mercero gunea, Lasarte-Oria
Antonio Mercero gunea, Lasarte-Oria
Antonio Mercero gunea, Lasarte-Oria