Antonio Fernandez Cepeda eta Joxin Olasagastik kozinatu zituzten gutizia hauek guztiak: txorizoa, arrain budina, porru eta txipiroi saltsadun krepak, Palentziako arkumea eta whiski tarta. Ondoren, kafeak eta konbinatuak hartu zituzten, digestiorako.
Lasartearra elkarteko futbol taldean 70. hamarkadan aritutako hogei lagun elkartu ziren larunbatean Erribera kaleko egoitzan, garai horietako bizipenak eta pasadizioak oroitu bitartean bapo bazkaltzeko. Giro ederra izan zutela eta oso gustura aritu zirela kontatu digute bertaratutakoek.