Euskotrenek eta Euskol Trenbide Sareak Topoaren berritze lanak amaitu dituzte eta bihar, hilaren 21ean, Donostikoa hiriburuan egin den pasabide berria trenetara irekiko da. Horren bitartez, zerbitzuen maiztasuna handiagoa izango da hainbat puntuetan eta gure herrian, Lasarte-Orian ere izango du eragina.
Herriko geltokiko zerbitzu guztiek ordutegia aldatuko dute; orain arteko orduak baino bost minutu geroago aterako dira trenak.
Eta Lasarte-Oria eta Irun arteko zein Lasarte-Oria era Hendaia arteko zerbitzuen maiztasuna handituko da asteburuetan.
Lehen tren linearen kasuan, astean zeharreko maiztasuna asteburuetan ere mantenduko da. Hau da, hamabost minuturo trenak izango dira. Eta bigarrenari dagokionez, aldiz, larunbatetik iganderako trenak 30 minuturo izango dira.
Hurrengo esteketan aurkituko dituzue Lasarte-Oria eta Hendaiaren arteko zerbitzuen ordutegi berriak: