Matxismoaren aurkako egitaraua aurrera eramango dute gaur

Txintxarri Aldizkaria

Azaroaren 25ean ere eragileek jarraitzen dute emakumeen aurkako indarkeria matxista desagerrarazteko jarduerak antolatzen. Kriseilu Gazteen Asanbladako kideek bi ekimen aurrera eramango dituzte gaur, Loidibarren pilotalekuan, 17:30etik aurrera: kontaktu kiroletan hastapen saioa (Estoucha borroka taldearen eskutik) eta 'Emakumearen auzia' hitzaldia.