Kontzertu berezi eta hunkigarria eman dute

Txintxarri Aldizkaria

Biyak Bat koruko kideek mimoz prestatutako errepertorioa ekarri dute Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditoriora. Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Egunaren bueltan udalak antolatutako egitarauan parte hartu dute eta gai horretan ardaztutako emanaldia erakutsi dute, ederki abestutako kantuak uztartuta gidoi batean oinarritutako kontakizunarekin. Herritarrek lepo bete dute aretoa eta gogotik txalo eginda saritu dute abeslarien zein zuzendariaren jarduna.