Bilboko erailketa matxista irmo gaitzetsi dute

Txintxarri Aldizkaria

Okendo plazan eguerdian egindako elkarretaratzea. LASARTE-ORIAKO UDALA

Dozenaka pertsonak bat egin dute Lasarte-Oriako Udalak deitutako elkarretaratzearekin. Gizonezko bikotekide ohiak 34 urteko emakume bat erasotu zuen atzo gauean labanarekin eta, biktima Gurutzetako Ospitalera eraman bazuten ere, eragindako zauriengatik hil zen. 4 eta 6 urteko seme-alabak zituen. Gaitzespena adierazteko mobilizazioak gauzatzen ari dira herriz herri.

Ertzaintzako Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, Bilboko Indautxu auzoko Marcelino Oreja kalean gertatu zen erasoa, 20:00etan. Etxebizitzan bizi zen emakume batek polizia abisatu zuen eta agenteak iritsi zirenean emakumea sastakatzen ari zen bere bikotekide izandako gizona. Bien haurrak, 4 eta 6 urtekoak, etxean ziren. Emakumeak zauri larriak zuten eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten arren, bertan hil zen.

Euskal Herrian indarkeria matxistak erail duen seigarren emakumea da.