Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Donostiarako noranzkoa duen errepidetik udalerrira sartzeko aurreneko sarrera (Oria auzorantz doana) itxiko dute gaur gaueko hamarretatik goizeko seiak arte. Hortaz, Lasarte-Oriara sartu nahi dutenek kilometro bat geroago dagoen bidea erabili beharko dute, Buenos Aires aldapako biribilgunera iritsi eta nora joan erabakitzeko gero. Obrak amaitzen dituztenean seinaleak kenduko dituzte eta ohiko zirkulazioa berrezarriko dute.