Auto klasikoen erakusleiho bihurtu da Andatza plaza

Txintxarri Aldizkaria

Auto klasikoen topaketa antolatu dute ClasicoX taldeak eta Lasarte-Oriako Udalek, iganderako. Andatza plaza eta haren inguruan elkarturik, egun osorako programa prestatu dute. 

Euri tanten antzera ailegatu dira auto klasikoak Andatza plazara goiz-goizetik: pixkanaka-pixkanaka. Plazarako sarbidea hartu, eta kioskoaren aurrean egin dute geldialdia argazkia ateratzeko. Segidan, antolatzaileek egokitutako aparkalekuetan kokatu dira. Guztira 80 bat kotxek parte hartu dute. Horrela bete da Sasoetako enparantza orotariko automobilez; kotxez, furgonetez eta motoz, hain zuzen. Goiztiarrek, bien bitartean, gosariaz gozatu dute. 

Udazkeneko egun askotan ohi den bezala, euria hasi eta atertu ibili da etengabe. Dena den, lasarteoriatar mordoa bildu da eguerdi partean autoak gertutik ikusteko gogoz. Heldu, haur, familia edota kuadrilla. 

Nolabaiteko eraskuleiho handiaz gain, skalextrik-en leihatzeko gune bat antolatu dute, plaza berean. Ume mordoa animatu da garai bateko jokoarekin norgehiagoka finak egitera. Euren gurasoek ere biziki disfrutatu dute nostalgiatik asko izan duen ariketarekin. 

Kasik bazkalorduarekin batera, ibilaldiari ekin diote. Autoan igo, eta Lasarte-Oria zeharkatu dute, herritarren begiradenpean. Jarraian, Andatza tabernan bermuta hartu eta bazkaltzera abiatu dira Udaberri Elkartera. Arratsalderaino luzatu da festa.