Bapo jan eta kantatu zuten

Txintxarri Aldizkaria

Kantu afaria antolatu zuen LOGA Lasarte-Oriako Gazte Asanbladak Xirimiri Elkartean, ostiralean. Menu goxoa kozinatu zuten: bakailao tortilla, entsalada, txekor saiheskia eta postrea. Edateko, sagardoa eta ardoa; txotx egiteko aukera izan dute. Era berean, menu beganoa ere eskaini dute. Afalostea, ederra izan da euskal kantutegitik hartutako hamaika abesti entonatu baitituzte; besteak beste, Anje Duhalderen kantak. Gogotik gozatu dute hitzorduaz.