Berritze lanen aurreneko zatia egin dute eta bigarrena gaur gauean aurrera eramango dutela jakinarazi du udalak, 23:00etatik 06:00etara. Tarte horretan biribilgunetik Kale Nagusira joateko sarbidea itxiko dute (Ola eta Zumaburu kaleetako bizilagunentzat izan ezik), baita Beko Kaletik Kale Nagusira joateko bidea ere. Bihar goizeko seietan trafikoari normaltasunez zirkulatzeko baimena eman ahal izatea espero du erakundeak.