Feministek gogorarazi dute manifestazioa amaitutakoan herritarren sinadurak biltzen jarraituko dutela, Emakumeen Etxearen araudi eta funtzionamendu berriaren harira prestatu duten proposamenak ahalik eta babes zabalena izan dezan.
Bertaratu ezin dutenek badute beste bide bat eskaera horiek babesteko, udaletxera joanda. Eskuorri hauek euren kabuz inprimatu eta sinatuta eraman beharko dituzte.