Udalekuetako lau txandatatik hiru egin dituzte jada eta gaztetxoak bueltatu dira herrira. DBH1-2 taldeetako lagunak Sakana (Nafarroa) eskualdea ezagutzen ari dira larunbat honetan bukatuko den kanpaldi ibiltariaren bidez.
Astebeteko txango ederra egin dute LH3-4 ikasmailetako gaztetxoek Atxondo udalerrian, Durangaldean (Bizkaia), Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako Udalekuetan. Batentzat baino gehiagorentzat etxetik kanpo orain arte egin duen egonaldi luzeena izan da, eta, begiraleek erredakziora bidali dituzten argazkietan ikusi dugunez, primeran pasa dute!