Esperientzia ahaztezina, Azkaraten

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 13a

Ttakun Kultur Elkartearen udalekuen barruan lau txanda antolatu dituzte uztailean zehar. Horietako batean izan dira LH5. eta 6. mailako ikasleak, Nafarroako Azkarate herrian. Begiraleek erakutsi dizkiguten argazkietan ikusi dugunez, primeran ibili dira denak! 

Batzuk itzuli, eta beste batzuk joan. Atxondora (Bizkaia) astebete igarotzera joan dira gaur goizean LH3-4 mailetako gaztetxoak. Bi egun barru, berriz, DBH1-2ko nerabeek kanpaldi ibiltaria egingo dute Sakanan barrena (Nafarroa). Antzeko ekimena bukatu berri dute, azkenik, DBH3-4ko neska-mutilek, Baztan-Bera ibilbidea eginda. Atzo bueltatu ziren Lasarte-Oriara. Hemen dituzue argazki batzuk: