Gaur, ordea, hil honetako eskaintza amaierara iritsita, mozorro festa egin dute. Lilo eta Stich gaztetxoak hartu dute agertokia, eta aurrez prestatutako dantzak erakutsi dizkiete gainerako partaideei. Horien atzetik, berriz, Minions talde handi bat aritu da, eta baita piratak ere.
Erakustaldi alai horiek eginda, apar festaz gozatu dute denek elkarrekin. Giro ezin hobean agurtu dute hilabetea.
