Bakoitzak izango duen zeregina finkatuta, binaka edo pertsona gehiagoko taldetan antolatzen dira partaideak, gustuko gaiez atsegin dituzten tokietan hitz egiteko: taberna, kalea, parkea... Edozein txoko aproposa da mingainak dantzan jarri eta euskaraz egiteko.
Izena eman nahi dutenek Ttakun Kultur Elkartearen bulegora joan behar dute eskuorriak betetzera, 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 20:00etara.
