Goiz ederra igaro dute txokoetako haurrek Atsobakarren

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 24a

Ttakun KEren Udako Txokoetako haurrak eta begiraleak hamargarren urtez joan dira Atsobakar egoitzako egoiliarrekin goiz ederra igarotzera. Porrotx pailazoa ere lagun izan dute eta kanta ugari abestu eta dantzatu dituzte. Amaiera aldera sorpresa eta opari ederrak trukatu dituzte batzuek eta besteek, urtemuga berezi eta biribilaren harira.