Aparretan amaitu dituzte Udako Txokoetako abenturak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 30a

Hamaika jarduera eta abenturaren ostean, amaitu dira Udako Txokoak. Ttakun KEk antolatutako ekimenean aparte hartu duten HH3tik LH6ko haur eta gazteek ederki esan diete agur apar artean

Txikienek hasi dute festa eta mailaz maila joan dira Okendo plazako itxituran sartzen. Aparra makinatik ateratzeko zain egon bitartean, jolasean egon dira asko eta behin martxan jartzean murgildu dira itsaso zurian.

Ederki pasa dute haur, gazte zein begiraleek eta Lasarte-Orian, Goizueta, Atxondo, Azkarate edo hainbat irteeretan izan dituzten udako bizipenetan gehitu dute gaur goizekoa.

Txanda bakoitza amaitzean, ur hotzeko dutxa ere izan dute guztiek.

Orain hilabeteko oporraldia dator eta guztiek ikasturte berria indartsu hasteko indarrak hartuko dituzte.

Erlazionatuak