Udako udal txokoetako azken tokiak betetzeko epea ireki dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 21a

Zerbitzuaren antolatzaileek jakinarazi dutenez 32 leku daude betetzeke eta ostirala izango da izena emateko azken eguna, hilak 24. Toki horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dituzte.

Deialdi horrekin, udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak "herriko familien kontziliazio beharrei" erantzun nahi die, matrikulazio epe arrunta amaitu ostean libre geratu diren hutsuneak beraien eskura jarrita. Hezkuntza eta Gazteria zinegotzi Maite Iglesiasek nabarmendu duenez, udako udal txokoak "baliabide oso garrantzitsua" dira kontziliazioa errazteko. Hori horrela, 32 leku gehiago eskaini dituzte, honela banatuta: HH3n, lau toki; HH4n, zazpi; HH5en, sei; LH2n, zazpi; LH3n, bat; LH4n, lau; eta LH6n, hiru. LH1 eta LH5 ikasmailetarako hutsunerik ez dagoela azaldu dute.

Eskabideak udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo udal erregistroaren bidez tramitatu behar dituzte interesdunek. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek udalekuirekiakttakun@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete edo, bestela, 628 55 91 26 telefono zenbakira deitu.