Uztailerako programazioaren berri eman du Gaztelekuak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 24a

Hilabete horretarako ekimen dibertigarriak eta irteera bereziak izango dituzte aukeran Gaztelekuko erabiltzaileek. Txangoetarako izena eman beharko dutela ohartarazi dute antolatzaileek.

Uztailerako prestatutako programazioa esteka honetan kontsulta dezakete erabiltzaileek eta euren familiek. Frontenis txapelketarekin ekingo diote hilabeteari eta azken festa 30ean egingo dute. Udako ordutegia 10:30etik 14:00etara artekoa dela ohartarazi dute.