Bi menu prestatu dituzte hilaren 26rako. Haurrenak 15 euro balio ditu eta hauxe izango dute jateko: hestebete iberikoak, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoa parrillan eta izozkia. Helduenak 10 euro gehiago balio ditu: hestebete iberikoak, entsalada mistoa, baserriko oilaskoa zein txerri saiheskia parrillan, limoizko sorbetea, kafea eta edariak. Berrehun lagunentzako tokia dago.
