Salgai daude Euskal Jaietako bazkarirako txartelak

Txintxarri Aldizkaria

Bi menu prestatu dituzte hilaren 26rako. Haurrenak 15 euro balio ditu eta hauxe izango dute jateko: hestebete iberikoak, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoa parrillan eta izozkia. Helduenak 10 euro gehiago balio ditu: hestebete iberikoak, entsalada mistoa, baserriko oilaskoa zein txerri saiheskia parrillan, limoizko sorbetea, kafea eta edariak. Berrehun lagunentzako tokia dago eta Ttakun Kultur Elkartean eros ditzakete jada tiketak otordu horretara bertaratu nahi dutenek, 09:00etatik 15:00etara (ostiralean, 09:00etatik 12:00etara). 

Hilaren 14tik aurrera bestelakoa izango da euskara elkartearen bulegoko harrera ordutegia: 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara (astelehen goizetan eta ostiral arratsaldeetan izan ezik).

Askatasunaren parkean bazkalduko dute hilaren 26an, 14:30etik aurrera.

Erlazionatuak

Euskal Jaiaren egitaraua aurkeztu dute

Txintxarri Aldizkaria uzt 10 Kultura