1991ko azaroaren 16an, Ttakun Kultur Elkartea jaio zen Lasarte-Orian, bertako euskaltzaleek zituzten ilusioak, nahiak eta asmoak aurrera eraman asmoz. Aurretik hainbat lagunek makina bat lan egin zuten euskararen inguruan eta Ttakun izan zen horren guztiaren fruitu.
2021eko azaroaren 16an Ttakun Kultur Elkarteak 30 urte beteko ditu. Urte hauetan lan asko egin du elkarteak, Ttakun Lasarte-Oriako eta inguruko euskalgintzan erreferentzia puntu bilakatu delarik.
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izateaz gain, Aniztasun Funtzionalarena ere bada, eta aitzakia hori baliatu nahi izan dute herritarrekin ospatzeko.