Lurrikara musikala Jalgi kafe antzokian. Ekar ditzatela neurgailuak, eta azter ditzatela ikus-entzuleen belarriak, ea zenbatekoa den kopurua entzumenaren Richter eskalan. Rukula taldeak errepertorioko onena ekarri du herrira, eta biribildu egin ditu Ttakun Kultur Elkartearen 30. urteurreneko ospakizunak. Erabiltzaile zein begirale izandako batek astindu du bateria, Oihan Agirretxe-k. Orain bost urte jo zuten azkenekoz Lasarte-Orian, eta gogoz zeuden kontzertu eder bat oparitzeko.