Pintxo pote goxoarekin hasi da FESTtakun

Txintxarri Aldizkaria 2021eko azaroaren 20a

Solaskide eta bazkideen pintxo potearekin hasi da FESTtakun. Ttakun Kultur Elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu gaur bere 30. urteurrena ospatzeko. Goizean zehar giro ederra izan da Jalgi kafe antzokian; bazkide eta solaskideek mokadu eta edari gozoaz gozatu ahal izan dute. Arratsaldean Sorgin Dantzaren txanda izango da. 17:30ean, Oria Auzoan dantzatuko du zortzikoteak eta 18:30ean, Okendo plazan. Desfilerik izango ez den arren, herritarrak dantzan egitera gonbidatuak daude. Gauean, berriz, Rukularen kontzertua izango da Jalgi Kafe Antzokian, 23:00etatik aurrera.

Erlazionatuak

FESTtakun

Txintxarri Aldizkaria 2021 aza 19 Kultura