Ttirriki Ttarraka eskolakoen doinuak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 25a, 17:21

Ttakun Kultur Elkarteak 30 urte beteko ditu azaroaren 16an, baina lehenxeago hasi da horiek ospatzen. Larunbatean Okendo plazan egindako ekitaldian, eskerrak eman dizkiete hiru hamarkada hauetan berarekin lan egin duten elkarte eta eragileei. Oroigarri bana jaso dute Mari Karmen Ormazabal lehendakariaren eskutik.