TTAKUNEK 30 URTE

Ttakun Kultur Elkartearen 30. urteurreneko ospakizunak

Ttakun Kultur Elkartearen 30. urteurrena 2021ko urr. 22a, 09:30

Ttakun Kultur Elkarteak 30 urte beteko ditu azaroaren 16an, baina lehenxeago hasi da horiek ospatzen. Larunbatean Okendo plazan egindako ekitaldian, eskerrak eman dizkiete hiru hamarkada hauetan berarekin lan egin duten elkarte eta eragileei. Oroigarri bana jaso dute Mari Karmen Ormazabal lehendakariaren eskutik.

50 elkarte inguruk jaso dute aitortza. Ordezkariak banan-banan igo dira eta Janire Arroyok Ttakunen urteurrenarentzat espreski prestatutako ilustrazioa jaso dute, mezu honekin: "Mila esker!". Hori baino lehen, zenbait eragilek emanaldi laburrak egin dituzte Okendoko oholtza gainean.

Ordu eta erdi inguruko kantu dantza jira amaitu eta dagoeneko motorrak bero zituztela baliatuta, Xumela koruko kideak izan dira oholtzara igotzen aurrenekoak; Behin betiko abestia oholtzaratu dute. Horren ostean, Ttirriki Tttarraka eskola, Earra bertso eskola, Kukuka antzerki eta dantza eskola, Irakurle Txokoa eta Buruntzaldeako Gazte Sortzaileak aritu dira.

Ekitaldia amaitutzat eman aurretik, ekitaldira bertaratu diren ordezkariek talde argazkia atera dute.

Gau Beltza urteurreneko bigarren ekimena

Gau Beltza ospatuko dugu Zabaleta auzoan, igandean. Bideo emanaldia, beldurrezko ibilbidea, musika, beldurrak erretzea...izango dira ekintzetako batzuk. Zabaleta Auzolan auzo elkartearen eta Ttakun Kultur Elkartearen artean prestatu dugu egitaraua. Jarduera igande honetan aurrera eramango dute, hilaren 31n, igandearekin.

Egitaraua

  • 18:30ean, irekiera: bideo emanaldia. Etorri mozorrotuta!
  • 19:00etan, beldurrezko ibilbidea. Jarraian, beldurrak erretzea eta musika.
  • Amaieran, bakoitzak etxetik ekarritako ogitartekoa jango dute elkarrekin.

Jarduera bertan behera utziko dugu eguraldi txarra egiten badu.