GALDERA LEHIAKETA

Zenbat dakizu Ttakun Kultur Elkartea-ri buruz?

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 17a, 09:47

Ttakun Kultur Elkartea 30 urte betetzen ari da gaur. Urtemuga berezi horren harira, TXINTXARRI aldizkariak horrenbeste gustatzen zaizkion galdera lehiaketa horietako bat prestatu du: zenbat dakizu herriko kultur elkarte horri buruz? Gaurtik hasita eta igandera arte parte har dezakezu erronkan; galdera guztiak asmatu eta zozketa irabaziz gero, Jalgi kafe antzokiko patata-tortilla eder bat dasta dezakezu! 

GALDERA LEHIAKETAN PARTE HARTU NAHI DUT