Ttakun Kultur Elkarteak 30 urte bete ditu hilaren 16an, eta ospatzen jarraituko du asteburuan. Hauxe da prestatu duen egitaraua:
- 11:00etatik 14:00etara, pintxo potea Jalgi kafe antzokian. Ttakuneko bazkideentzat eta Solaskide egitasmoko parte hartzaileentzat doan.
- 17:30ean eta 18:30ean, Sorgin Dantza. Bi emanaldi egingo dituzte: Orian bat, eta Okendo plazan bestea.
- 23:00etan, Rukula taldearen kontzertua Jalgin.