Gau Beltza ospatuko dute Zabaleta auzoan igande honetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 27a, 09:30
2019an ospatu zuten aurrenekoz Gau Beltza.

Bideo emanaldia, beldurrezko ibilbidea, musika, beldurrak erretzea... Gau Beltzaren bigarren aldian egingo dituzten ekintzetako batzuk dira horiek. Zabaleta Auzolan auzo elkartearen eta Ttakun Kultur Elkartearen artean prestatu dute egitaraua. Jarduera igande honetan aurrera eramango dute, hilaren 31n, igandearekin.

Egitaraua

  • 18:30ean, irekiera: bideo emanaldia. Etorri mozorrotuta!
  • 19:00etan, beldurrezko ibilbidea. Jarraian, beldurrak erretzea eta musika.
  • Amaieran, bakoitzak etxetik ekarritako ogitartekoa jango dute elkarrekin.

Antolatzaileek ohartarazi dute jarduera bertan behera utziko dutela eguraldi txarra egiten badu.

Erlazionatuak

Iluntasunarekin jolasean, Gau Beltzean

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 aza 02 Gizartea