Ttakun Kultur Elkarteak eta Jalgune elkarteak ekimen berezi bat jarri dute martxan euren 30. urteurrenak ospatzeko asmoz. Hainbat sari banatu nahi dituzte lasarteoriatarren artean, eta horretarako laguntzaileak ere izan dituzte. Ore Amak, 250 txokolatezko muffin prestatu ditu eta abenduaren 9an eta 10ean banatuko ditu obradorean bertan. Gozokia eskuratzeko, behean duzuen txarteltxoa moztu eta bertan aurkeztu beharko da.
Bestalde, Aterpeak, 100 euroko bi sari zozkatuko ditu, elkarteko bazkide diren establezimenduetan gastatzeko. Zozketan parte hartzeko, beheko txartela bete, eta ondorengo komertzio hauetako batean entregatu beharko da, abenduaren 12a baino lehen: MABEL MODA; CALZADOS LEDER; LOTERÍA IZAGUERRI+C; MERCERÍA MAUXA; ZAPATERÍA ITURBE, VENTANAS ALCAR, FERRETERÍA SUKOA, OLA ENMARCACIÓN; URRUZOLA MERTZERIA; NOGUES MODA; ALBA MODA; PELUQUERÍA DE CABALLEROS ANA; MERCERÍA ARITZA; PELUQUERÍA MARIAN OLAIZOLA; PELUQUERÍA MARBELL; CAFÉ-BAR BUENETXEA; BAR ALAI; DECO 75 TEXTIL HOGAR ; ELECTRICIDAD ARREGUI; ORMAZABAL LORADENDA; MULTIÓPTICAS LASARTE; OIHANA ESTETIKA; BIDEO LAGUNAK; OLMI MERTZERIA; ORIA TXIKI TABERNA, DULCE TENTACION; JOSEMA BURDINDENDA; MAYA MERTZERIA eta TTAKUN KULTUR ELKARTEAN