Hilaren 20ko Sorgin Dantza prestatzeko hiru saio antolatu ditu Ttakunek, Oriarte institutuko Landaberri eraikinean (Euskotren geltoki parean), 19:30etik 20:30era: lehenengoa ostegun honetan izango da, bigarrena datorren asteko asteartean eta azkena datorren asteko ostegunean.
Desfilerik gabe
Elkarteak zehaztu du oraingo honetan desfilerik ez dutela egingo, eta ibilbidea "modu xumeagoan" egitea aurreikusi duela: lehen saioa Oria auzoan egingo dute dantzariek, eta bigarrena, Okendo plazan. Ordu zehatzaren berri ez du eman oraindik, baina arratsaldez izango dela aurreratu du.
Urteurrena ospatzeko jarduera gehiago antolatzen ari da Ttakun, eta datozen egunetan emango du horien berri.