Hilaren 12tik 19ra ospatuko ditugu Inauteriak aurten. Euskarri berezi honetara ekarriko ditugu ospakizun egun horiei buruzko albiste, kronika, argazki galeria, bideo eta agendako hitzorduak. Mozorrotzeko bi proposamen dituzte aukeran herritarrek: '80. hamarkada' (udalek eta konpartsek aukeratutakoa, herritarren parte hartzearekin) edo 'Akelarrea' (Sorgin Jaiak eragileko kideek hautatutakoa, gure herriko festa alternatiboek 25 urte betetzen dituzten honetan).
Lasarte-Oriako Inauterien amaiera

Txintxarri Aldizkaria ots 18 Gizartea

Astearte arratsaldearen bideo laburpena egin dugu: sardinaren ehorzketa, pintxo banaketa eta zezensuzkoen lasterketak Kale Nagusian barrena.