Eguraldiak ez du zapuztu dantzaldia

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 15a

Konpartsak Lasarte-Oriatik barrena dantzatzen aritzeko prest izan dira, azken momentura arte. Eguraldia okertzen ari zela ikusita, aurtengo bost partaideek Okendo plaza baliatu dute entsegu luzeetan ikasitako koreografiak erakusteko; Biyak Batek, Jalgunek, Intzak Parrandak, Sasoeta Sasoianek eta La Tribuk. Alabaina, zerua argitu baino ilundu egin dela ohartzean, bertan behera utzi behar izan dute inauterietako ekitaldi koloretsuenetakoa, hots, larunbat arratsaldeko desfilea. Dena den, alternatiba berehala prestatu dute. Izan ere, Antonio Mercero gune alboko karpan egin dituzte euren erakustaldiak.